Abenduaren 16an, gerra zibilean fusilaturiko gudari baten ehorzketarekin lanean hasi ginen, Madarixan, gudari hau, 1936.ko Irailaren 21ean hil zuten. Bertan dagoen karobi batean, omen zegoela jakinarazi ziguten, eta eskabadorea erabiliz, zulatzen, eta sasiak kentzen hasi ginen.
Dirudienez, zakarrontzi bezala erabiltzen zen karobi hori, eta dena boteilaz, eta zakarrez beteta zegoen.
Bertan, hasiera batean, 2 txakurren hezurrak aurkitu genituen, eta azken finean, aurkituko ez genuelakoan, azkeneko paladarekin, bere kazkezurra azaldu zen. Oso egoera onean dagoelakoan gara.
Hurrengo egunean, hilak 17, Aranzadiko arkeologo batzuekin harremanetan jarri, eta lekua garbitzen aritu gara.
Hilaren 22an, Madarixa gainan, omenaldi xume bat egitea erabaki dugu, eguerdiko 12etan, eta deia zabaltzen dizuegu Elgoibartar eta Azkoitiar guztiei omenaldi eta prentsaurreko honetan parte hartzeko.
2 comentarios:
eskerrikasko egiten ari zareten guztiagatik.
Aupa!
lan politxa itten zabizte ta holan segi. Aitxitxa ta amamek daukaten informazio guzti hori atera eta kaleratu bihar dou, generazio gaztiek ahaztu ez daigun hemen gertatutakuak....
Atzo, gure aittona, gerra garaiko kontuak kontatzen ibili zan. Urtietan ez dau ia txintik esan... lotsatuta edo, hantza danez... 7 urtez kontzentrazio kanpo batetik bestera, burgos, Alicante, Lugo...
gure amamak, itxura danez, garai hartako argazki danak bota zittuan, oso argal eta zatar omen zeuan ta gure aittona..
Publicar un comentario