Hemen ikusi daiteken bezala, ikur Falangistak, oraindik Elgoibarko kaleetan jarraitzen dute. "memoria historica"deritzon legea bete beharrean, oraindik Frankismoaren ikurrak ikusi behar ditugu Elgoibartarrok.
Denbora dexente pasatu da, Elgoibar1936 Taldetik, hau salatu eta legea betetzeko eskatu geniola Elgoibarko Udalari, baina momentuz ez dute beraien hitza bete.
Herritar batzuek eta bizikide batzuk, ikur hauek kendu dituzte. Baina ez dugu uste lan hau, horrela egin behar denik, lan hau, Elgoibarko Udalak egin beharrekoa dela iruditzen zaigu, ez herritarrek beraien kontura egin beharrekoa. Elgoibarren Guda Zibilan, herritarren ehuneko 10ak ihes egin, 22 pertsona fusilatu, asko eta asko gartzeleratu,... eta oraindik Frankisten Ikurrrak mantendu behar ahal ditu Elgoibarko Udaletxeak?
Zenbatutakoen arabera, Urasandin, 20tik gora ikur daude, ordua da, legea bete eta ikur hauek eta beste guztiak, (oraindik 40tik gora...) betiko kentzea!
Espero dugu, beste urte bat ez pasatzea!
No hay comentarios:
Publicar un comentario