
·Rosendo Castañal Fdez (24.03.59) "nicho 631"
·Emeterio Oria Zubizarreta (05.07.62) "nicho 7685"
Denbora dexente pasatu da, Elgoibar1936 Taldetik, hau salatu eta legea betetzeko eskatu geniola Elgoibarko Udalari, baina momentuz ez dute beraien hitza bete.
Herritar batzuek eta bizikide batzuk, ikur hauek kendu dituzte. Baina ez dugu uste lan hau, horrela egin behar denik, lan hau, Elgoibarko Udalak egin beharrekoa dela iruditzen zaigu, ez herritarrek beraien kontura egin beharrekoa. Elgoibarren Guda Zibilan, herritarren ehuneko 10ak ihes egin, 22 pertsona fusilatu, asko eta asko gartzeleratu,... eta oraindik Frankisten Ikurrrak mantendu behar ahal ditu Elgoibarko Udaletxeak?
Zenbatutakoen arabera, Urasandin, 20tik gora ikur daude, ordua da, legea bete eta ikur hauek eta beste guztiak, (oraindik 40tik gora...) betiko kentzea!
Espero dugu, beste urte bat ez pasatzea!
gorputza oso egoeran onean zegoela esan digute Aranzadikoek, eta hau nahiko arraroa da, zegoen tokian ikusita, zulo hau dena zakarrez beteta bait zegoen, milaka botila, bizikletak, txakurrak,....Botak ere oraindik mantentzen zituen, argazkian ikusi daitekeen bezala.
71 urte eta gero, azken finean, atera eta frankistak egin zituzten astakeriak gogorarazi nahi ditugu, batzuk azkar baino azkarrago ahaztu nahi dituzten bitartean. Oraindik lan handia dago elgoibarren, baita beste herri guztietan ere, beraz anima zaitezte! denon lana da, eta jakin beharra daukagu!
Andonegi Beristain, Romualdo
Deban jaioa, Elgoibarren bizi, 32 urte, tornularia, seme-alaba bat.
Epaia: 30 urte.
Azpiazu Crucelegui, Jacinto
Elgoibarren jaioa, 31 urte, armagina, ezkongabea.
Epaia: 30 urte.
Barrenechea Juaristi, Juan
Elgoibarren jaioa, 22 urte, arotza, ezkongabea.
Epaia: 30 urte.
Barrutia Aristondo, Fulgencio.
Elgoibarren jaioa, 33 urte, armagina, hiru alaba.
Epaia: 30 urte.
Carral Martinez, Teodoro
Elgoibarren jaioa, 36 urte, grabatzailea, hiru seme-alaba.
Epaia: 30 urte.
Gil Aulestiarte, Eusebio
Elgoibarren jaioa, 21 urte, jornalaria, ezkongabea.
Epaia: 20 urte.
Mardaras Areta, Elias.
Elgoibarren jaioa, 28 urte, mikeletea, ezkongabea.
Epaia: 30 urte.
Uria Gabilondo, Alejandro
Elgoibarren jaioa, 25 urte, pilotaria, ezkongabea.